“La Vuelta”ko lehenengo etapak eragina izango du Gipuzkoako trafikoan

0

Irun eta Arrate artean egingo den “La Vuelta”ren lehenengo etaparen ondorioz Gipuzkoan ezarriko den segurtasun eta laguntza dispositiboa Ertzaintzako 450 agentek osatuko dute, eta eragindako herrietako udaltzaingoekin lankidetza estuan jardungo dute. Kasu honetan “La Vuelta” osasun-larrialdiaren ondorioz ezarritako salbuespenezko neurrien eraginpean egongo da, eta, arrazoi horrengatik, Arrateko igoera publikorik gabe egingo da. Horrela, goizeko 08:15etik aurrera itxi egingo da bidea bai ibilgailuentzat bai bizikleta eta oinezkoentzat.

Eraginak trafikoan:

  • Urriak 20: 1. etapa. Irun-Arrate. 173 km.

(Irun, Errenteria, Donostia, Hernani, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Azpeitia, Azkoitia, Zumarraga, Legazpi, Oñati, Bergara, Eibar)

  • Irteera Ficoban izango da 12:51n. Ibilbide neutralizatua Irun erdialdetik.
  • Santiago zubia itxi egingo da trafikoarentzat 07:00etatik 16:00ak aldera arte.
  • GI-636 errepidea 12:15ean itxiko da Osinbiribileko biribilgunean eta Zubimusun. Ordu horretatik hasita Irun blokeatuta geratuko da, eta autobidetik bakarrik pasatu ahal izango da.
  • N-636 errepidean, Errenterian, Altamirako tunela 12:30ean itxiko da. Ordezko bideak erabiltzea gomendatzen da, herria eta Gi-636 errepidea kolapsatu ez daitezen.
  • Errepideak lasterketaren burua iritsi baino 40 minutu lehenago itxiko dira.
  • Arretaz ibili behar da Donostiako hirigunean. “La Vuelta” 13:25 aldera sartuko dela aurreikusten da, eta trafiko-arazoak eragin ditzake, beraz.
  • Donostia eta Zestoa artean N-634 eta GI-631 errepideetatik zirkulatzen dutenek erne ibili beharko dute enpresetako sarrera-irteerekin 14:00etatik aurrera. Ordezko bideak erabiltzea gomendatzen da eta, ahal den neurrian, lantokietako sarrera-irteerak mailakatzea.

Murrizketak

  • Urriaren 20an itxita egongo da Arrateko mendateko bidea goizeko 08:15etik aurrera, bai ibilgailuentzat bai bizikletentzat eta oinezkoentzat (N-634, Azitain, Matxaria eta Ixuako igoera Barinagan).
  • Ikastolarako bidea bakarrik egongo da zabalik (14:30erako jaitsita egongo dira ikastetxeko langile eta ikasle guztiak).
  • Aurretik, eta azpiegitura muntatzeko, mendateko igoera itxi egingo da urriaren 18an, 19:00etan, eta helmugako azken kilometroa itxita egongo da urriaren 19an goizeko 08:00etatik aurrera.
  • Urretxu eta Zumarraga aldean ere auto-ilarak sortuko direla aurreikusten da.

 Gomendioak:

Segurtasun Sailak herritarrei dei egiten die:

  • Arrateko mendatera EZ joateko.
  • Ahal dela, txirrindulari-probak eragindako lekuetatik ez igarotzeko.
  • Ahal den neurrian garraio publikoa erabiltzeko.

 Nahitaez zirkulatu behar izanez gero, ordezko bideak erabiltzea, aurretik ibiltzea, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen aginduak jarraitzea eta errepideen egoera kontsultatzea gomendatzen da. Errepideei buruzko informazioa hemen kontsulta daiteke: 011 telefono-zenbakian, www.trafikoa.eus webgunean, twitterreko @TrafikoaEJGV kontuan eta TrafikoaEJGV APPan.