‘Matematika eguneroko bizitzan’ zientzia-dibulgazioko programaren 17. edizioa dator

0

Urriaren 20an eta 27an, asteartean, Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, “Matematika eguneroko bizitzan” programaren edizio berri bat hartuko du.

Lehenengo hitzorduak (urriaren 20a‘El Sudoku: bajo una mirada matemática’ du izenburua, eta bertan María Merino Maestre UPV/EHUko Matematika saileko irakasle agregatuak hartuko du parte. Urriaren 27an izango da ‘Matemáticas + Innovación: la fórmula secreta de la transformación digital y las startups’, eta Dae-Jin Lee izango da hizlaria, Bilboko Basque Center for Applied Mathematics zentroko ikertzailea.

Bi hitzaldiak Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, 19:30ean. Bietara sartzeko, ezinbestekoa da dagoeneko Bidebarrieta Kulturgunearen webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat eskuratzea.

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi aretoko ateak 18:30etan irekiko dira, antolatzaileek aurrez esleitutako besaulkietan egokitu ahal izateko parte-hartzaileak. Ezin bada parte hartu, ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira www.kulturguneatb.eus helbidean.