Sestaon parke batean gazte bati eraso eta lapurreta egiteagatik atxilotu dituzte

0

Ertzainek 22 eta 23 urteko bi gazte atxilotu zituzten atzo goizean Sestaon, bertako parke batean indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Bi gazteek telefono mugikorra eta diru-zorroa kendu zizkioten biktimari, kuter batekin eta pistola elektriko batekin mehatxatu eta eraso egin ondoren

Atzo goizaldeko bost eta erdiak aldera, Ertzaintzak berriemaile batek egindako deiaren bidez jakin zuen indarkeria erabiliz lapurreta egin ziotela gazte bati Sestaoko parke batean.

Agenteak berehala joan ziren adierazitako lekura, eta bertan zeuden pertsona batzuengana hurbildu ziren gertatutakoa argitzeko. Une horretan horietako batzuk korrika irten ziren norabide ezberdinetan, eta liskarrak sortu ziren.

Horren aurrean, ertzainek espedienteak ireki zizkieten Herritarren Segurtasunerako Legea eta COVID-19 araudia urratzeagatik, eta, gainera, eraso egin zien 27 urteko gazte bat atxilotu zuten.

Handik minutu batzuetara, agenteek indarkeria erabiliz lapurreta egin zioten biktimaren salaketa jaso zuten. Salaketaren arabera bi gizonezko gainera joan zitzaizkion kuter batekin eta pistola elektriko batekin mehatxatuz, eta lurrera bota ondoren telefono mugikorra eta hainbat kreditu-txartel eta dirua zituen diru-zorroa kendu eta ihes egin zuten.

Une horretan ertzainek dagokion ikerketa jarri zuten abian, eta horren ondorioz 23 eta 22 urteko bi gazte atxilotu zituzten Sestaon indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik. Azken horrek ertzainak jo, iraindu eta mehatxatu zituen, eta lesioak eragin zizkien.

Bi atxilotuak atzo eguerdian eraman zituzten Barakaldoko Guardiako Epaitegiko epailearen aurrera; bi atxilotuetako batek polizia-aurrekariak ditu