Ordizia eta Zaldibin PCR probak egingo dituzte

0

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

ZEINEK?

Ordiziako eta Zaldibiko osasun-eremuko herritarrak, 13 eta 40 urte bitartekoak.

Ordiziako Jakintza Ikastola, Oianguren Insitutua eta Goierri Eskolako ikasleek ez dute aldez aurretik hitzordurik hartu behar osasun-zentroan. Zure ikastetxeak adieraziko dizu non eta noiz egin behar duzun PCR proba.

ZER EGIN BEHAR DUTE?

PCR probak ateratzeko azpiegitura Ordiziko Beti Alai pilotalekuan jarriko da, bihartik, asteazkena, urriak 21, ostiralera arte, urriak 23ra arte. PCRak honako ordutegian egingo dira:

Asteazken, ostegun eta ostiralean: 13:00-20:00

Horretarako, ALDEZ AURRETIK ESKATU BEHAR DA HITZORDUA telefonoz deituta:

Ordiziko Osasun Zentroan: 943007635

Osasun-aholkuan: 900 20 30 50

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

Bihar, asteazkena,14:00ean erantzungo zaie hedabideei.

 

SCREENINGA DELA ETA EGINDAKO PCR PROBARI BURUZKO

INFORMAZIOA PAZIENTEENTZAT