Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko VIII. Lehiaketa deitu du. Lehiaketaren bidez, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzen laguntzen duten ikerlanak hautatuko dira, argitalpen digitalaren bidez zabaltzeko. Ikerlana argitaratzeko, hauek jotzen dira lehentasunezko gaitzat:
- Balioak aldatzea, umeen eta gazteen artean, bereziki.
- Emakumeek zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren eremuetan duten kokapena hobetzeko estrategiak: hezkuntzaren, irakaskuntzaren eta enpresaren arlokoak.
- Antolakunde sozio-ekonomikoko aldaketak, produkzio-eremuaren eta ugalketa-eremuaren artean oreka handiagoa lortzeko.
- Emakumeen aurkako indarkeriaren atentzioa eta prebentzioa.
Aurkezten diren ikerlanek helburu hauek lortzen lagundu behar dute:
- Gehiago jakitea emakumeen eta gizonen egoeraz, baldintzez eta batzuen eta besteen egoera desberdinaz, eta bizitzaren arlo guztietako genero-harremanez eta ezberdintasunak sortzen dituzten kausez.
- Berdintasun-politiketarako jardunbide egoki izan daitezkeen ikerketen emaitzak aditzera ematea.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak editatuko du lan saritua, eta web-orrialdean argitaratuko du.