Urnietan PCR probak egingo dituzte

0

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

ZEINEK?

Urnietako osasun-eremuko herritarrak, 13 eta 40 urte bitartekoak.

ZER EGIN BEHAR DUTE?

PCR probak ateratzeko azpiegitura Urnietako Pilotaleku Munizipalean jarriko da, bihartik, osteguna, urriak 22, larunbatera arte, urriak 24ra arte. PCRak honako ordutegian egingo dira:

Ostegun eta ostiralean: 15:00-19:30

Ostiralean: 08:30-14:00 (Salesianoetako ikasleak)

Larunbatean: goizez (behar izanez gero)

Horretarako, ALDEZ AURRETIK ESKATU BEHAR DA HITZORDUA telefonoz deituta:

Ordiziko Osasun Zentroan: 943 00 66 80

Osasun-aholkuan: 900 20 30 50

Hitzorduak bihartik, osteguna, 08:00etatik aurrera hasiko dira ematen.

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

15:30ean erantzungo zaie hedabideei.

SCREENINGA DELA ETA EGINDAKO PCR PROBARI BURUZKO

INFORMAZIOA PAZIENTEENTZAT