Sos Deiak zerbitzuak haizeagatik 1.044 jarduketa kudeatu ditu

0

SOS Deiak – Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak Segurtasun Sailak aktibatutako alerta laranjarekin erlazionatutako 1.044 jarduketa kudeatu ditu atzo astearteko 15:00etatik gaur asteazkeneko 06:00etara. Gorabeherarik gehienek kalean eroritako zuhaitzekin eta haizeak mugitutako edukiontziekin zuten zerikusia, eta Gipuzkoa izan da arazo gehien izan dituen lurraldea (526), eta ondoren Bizkaia (357) eta Araba (161).

Gorabeherarik gehienak (689) atzoko 15:00etatik gaurko 00:00etara gertatu dira. Une horretatik aurrera, jarduketak gutxitzen joan dira pixkanaka.