Irudika jaialdiak Uruguai, Frantzia eta Quebecera bidaiatuko du 2020ko edizio digital berezian

0

Ilustrazioaren nazioarteko topaketa profesionalak bere laugarren edizioko kartela plazaratu du eta plataforma digital berria aurkeztu du. Plataforma horren bitartez, parte-hartzaileek esperientziak biziko dituzte eta prestakuntza jasoko dute hiru herrialde edo eskualde gonbidatuetako artisten eskutik. Gainera, aukera izango dute hitzordu profesionalak egiteko mundu osoko argitaletxe eta agenteekin. Urriaren 29tik 31ra, Irudika Komunitatea topaketa berezi batean elkartuko da ilustrazioaren bitartez bidaiatzeko.

Gaurko aurkezpena Arabako hiriburuko Artium Museoan egin da, eta proiektua antolatzen parte hartu duten hiru erakundeen ordezkariak ere izan dira bertan. Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, Ana del Val Arabako Kultur eta Kirol Diputatua, Arantxa Ibañez de Opacua Vital Fundazioako Zuzendaria eta Beatriz Herráez. Artium Museoko zuzendaria egon dira gurekin. Irudikak, Gasteizko Udalako Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailako babesa dauka ere bai.