Alerta abisua olatuengatik urriaren 27tik 29ra

0

Babes zibilak jakinarazi du, Paseo Berria ibilgailuentzat itxita jarraituko duela asteazkena, hilak 28, 12:00ak arte. Une horretan abisu horia olatuak direla-eta alerta laranja bihurtuko da, eta iragarpenaren arabera, indar handiko olatuak izango dira.

Ondorioz, honako neurriak hartuko dira Donostian:

  • Paseo Berria guztiz itxita egongo da (oinezkoentzat zein ibilgailuentzat): Salamanca pasealekuan General Jauregi kaletik aurrera, Aldamar kalean Soraluze kaletik aurrera, Zuloaga plazan San Telmo Museotik aurrera.
  • Zurriola: Leizaola pasealekua guztiz itxiko da jatetxetik aurrera; Hondartza guztiz itxiko da; Zurriola zubiaren itsasoaren aldeko espaloia eta bidegorria itxiko da.
  • Ondarreta: hondartza eta Loretopea begiratokia guztiz itxiko dira; Eduardo Chillida pasealekua guztiz itxiko da arrapalatik aurrera.
  • Kontxa: hondartza, boladizoa barne, guztiz itxiko da.
  • Nautikoa: terraza eta pantalana itxiko dira.