Barakaldok seigarren parke estalia amaitu du

0

Barakaldok sei haur-parke ditu estalita.  Barakaldoko Udalak amaitu ditu Gurutzeta auzoan, Balejoko parkea hornitzeko obrak.  Amaia del Campo alkatea gaur goizean izan da bertan. Parkean PVCzko estalki bat jarri da, zirku-karparen formakoa, eta 191.000 euroko inbertsioa egin da.

Estalkiak diseinu deigarria du, esfera formakoa, eta 6 arkutan bermatzen da.  Euritik eta eguzki-izpietatik babesteaz gain, estalkiak beste zeregin garrantzitsu bat ere beteko du, haur parkea eta iparraldean dagoen autobidea isolatuko baititu. Parkearen hegoaldean, aldiz, estalkia altxatu egiten da, eguzki argia aprobetxatzeko.