Donostia, Klima Aldaketaren Aurkako Nazioarteko Egunean

0

Urriaren 24an Klima Aldaketaren Nazioarteko Eguna izan da eta Donostiako Udalak bere ibilbide-orria du klima aldaketari aurre egiteko. Besteak beste, aipatzekoak dira: Eraikuntzako Eraginkortasun Energetikoaren Ordenantza jendaurrean jartzeko fasea eta autokontsumorako 5 eguzki-instalazio fotovoltaikoak.

2020an, plan honen lau sektore estrategikoetan lan egiten jarraitu dugu. Adibidez,

  • Mugikortasunaren eremuan ondorio kaltegarriak arintzeko eta horietara egokitzeko, Kontxako bidegorria zabaltzea bultzatu dugu, ibilgailuen bi norabideetarako errei bakarrera murriztearekin batera;
  • Lurraldearen eremuan, Artikutza birnaturalizatu egin dugu urtegia hustu ondoren, landaredia, arrain-fauna eta urlehortarrak kontserbatzeko eta hobetzeko ekintza zehatzekin,
  • Martuteneko zubiaren eta poligonoaren artean Urumeako ibilgua zabaltzeko lanak ere kontuan hartu beharrekoak dira, uholdeak saihestea helburua dutenak.