Donostiak bertako produktuen eguna ospatuko du beherapen eta doako etxerako zerbitzuarekin

0

Donostiak Tokiko Produktuaren Eguna ospatuko du urriaren 30ean eta 31n. Donostia Sustapenak bultzatako ekimena da, bertako ekoizleei salmentan laguntzeko asmoz. Horregatik, aurten online ere egingo da www.diaproductolocal.eus webgunean, non beraien produktuak salgai izango diren.

Marisol Garmendiak, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak, adierazi zuenez “salmentak sustatzeko aukera bat da hau, ziurgabetasun handia bizi dugun momentu honetan, baina, horrez gain, aurrerapauso bat da ere prozesuen digitalizazioari dagokionez, lehenago edo beranduago enpresa guztiek egin beharko baitute eraldaketa hori etorkizuneko merkatu birtualera egokitzeko, enpresaren tamaina edozein izanda ere. Tokiko produktuak kontsumitzea ingurumenarekiko arduratsua da eta gure enpresa eta negozioen biziraupenean laguntzen du, hau da, gure ekonomikaren eta lanpostuen biziraupenean. Gainera, banaketarako garraio jasangarria erabiliko dugu, ibilgailu ez kutsatzaileak erabiltzen dituen Txita enpresaren eskutik”.

Horrez gain, “Tokiko Produktuekin Konprometituta” sariak ere emango dira. Sari hauen helburua da euren enpresa jardueran tokiko nekazaritzako elikagaiak hoberen integratzen dituzten hiriko ostalaritza establezimenduen eta saltokien aintzatespen publikoa egitea eta Donostiako inguruneko nekazaritzako elikagaien ekoizleen lana azpimarratzea.