Donostiako Udaletxeko fatxada urdinez argiztatuko zen NBEren 75. urteurrena ospatzeko

0

Urriaren 24an, NBEren 75. urteurrena dela eta, Donostiako Udaleko fatxada urdinez argiztatuko zen. Horrela, gogora ekarri nahi zen 75 urte hauetan herrien arteko elkarrizketa funtsezkoa izan dela aurrera egiteko.

Ildo horretan, Udalak konpromiso berritua erakutsi du pertsona guztien eta gure planetaren ongizatearekin, Nazio Batuen Garapen Iraunkorraren 2030 Agendarekin eta nazioen arteko lankidetza eta elkartasunarekin.