Euskaldunak lau saiotan emango du Gatiburen kontzertua

0

COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren prebentzio neurriei dagokienez gobernuak ezarri duen arautegiaren ondorioz Euskalduna Jauregiko Auditorium-aren edukiera murriztu egin denez, azaroaren 7an, larunbatean, 19:00etan eta 22:30ean Gatibuk eman behar zuen kontzertua lau saiotan banatuko da. Hau da, ikus-entzuleek kontzertura ordutegi hauetakoren batean joatea aukeratu beharko dute: larunbatean, azaroaren 7an, 19:00etan edo 22:00etan edo azaroaren 8an, igandean, 17:30ean edo 20:30ean.

Kanal bat edo beste erabilita eskuratu badira ere, sarrera guztiek erosketaren lokalizazio zenbakia dute, ……ZZ00an amaitzen den 15 digitu eta karaktereren segida, barra kodearen goialdean.

Gaurtik, urriaren 23tik, aurrera, erosleek birkokatze prozesuari eta epeei buruzko xehetasunak jasoko dituzte. Urriaren 28an, 10:00etan, aktibatuko da birkokatze prozesua www.euskalduna.eus webgunean. Azaroaren 1ean, 12:00etatik aurrera aktibatuko da dagoeneko euren txartelak zituzten erosleentzako erreserbatutako epean birkokatu ez diren saio berrietako sarreren salmenta.

Webgunearen barruan, Gatiburen kontzertuaren atalean, egunaren eta orduaren hiru aukerak agertuko dira (larunbatean, azaroaren 7an, 19:00etan edo 22:00etan edo azaroaren 8an, igandean, 17:30ean edo 20:30ean). Egun eta ordu berria aukeratu ondoren, ordaintzeko moduaren atalean, sistemak sarrera zaharren lokalizazio zenbakia sartzea eskatuko du, eta sarrera berriak e-mailez bidaliko dira.

Euskaldunak gogorarazi gura du sarrerak kanal bat edo beste erabilita eskuratu badira ere, egun eta ordu berriaren aukeraketa online egin daitekeela, horretarako lokalizazio zenbakia baino ez delako behar.

Euskaldunako txarteldegiak ordu hauetan egongo dira zabalik: astearteetan 12:00etatik 14:00etara; asteazkenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; eta ikuskizuna dagoen egunean 18:00etatik ikuskizuna hasi arte.

Dirua itzuli behar bada, idatziz adierazi beharko da, mezu elektronikoa bidaliz taquilla.euskalduna@gmail.com helbidera, sarreren kopia erantsiz.

Euskalduna Jauregiak eskertu egiten du denen ulermena, eta barkamena eskatu gura du sor daitezkeen eragozpenengatik.