Gasteizek Turismo-Helmuga Adimentsuaren egiaztagiria eskuratu du

0

Gasteizek Turismo-Helmuga Adimentsuaren egiaztagiria eskuratu zuen hilaren 19an, Carlos Romero SEGITTUReko Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntza zuzendariaren eskutik. Aldez aurretik, Vitoria-Gasteizko “Diagnostikoaren eta Ekintza Planaren txostena” aurkeztu zen, Turismo-Helmuga Adimentsu (DTI) gisa, Euskadi helmugaren balioa handitzeko lehen urratsa. Planak egoera aztertu eta ekintzak zehazten ditu, Gasteiz hiri adimenduna izan dadin, Donostiak egin zuen bezala, eta beste herri batzuetara zabalduko da.

Turismo-Helmuga Adimentsua datuekin jarduten duena da, abangoardiako azpiegitura teknologiko batean finkatzen dena, eta, horri esker, lurralde turistikoaren garapen jasangarria bermatzen duena, guztiontzat eskuragarri dagoena, eta helmugan duen esperientziaren kalitatea handitzen duena, eta, aldi berean, egoiliarraren bizi-kalitatea hobetzen duena.