Jatorra adinekoen elkarteak egoitza berritua du

0

Jatorra jubilatuen klubak egoitza berritua du. Urbieta eta Larramendi kaleen kantoian kokatuta dago, hain zuzen ere, Amara Berri ikastetxearen behealdean, eta bere azalera bikoiztu du, behin azken hilabeteetan egoitza berritzeko egin diren lanak amaituta.

Donostiako alkate Eneko Goiak eta Gizarte Ekintza zinegotzi Aitziber San Romanek instalazio berriak bisitatu dituzte, hain zuzen ere, nabarmen hobetu diren instalazioak. Horren harian alkateak honakoa esan du: «hobekuntza honi esker bizitza eta jarduera handia duen lokal honek erdiguneko jubilatuen gune esanguratsuenetako bat izaten jarraituko du«.