Kontsumobidek arbitrajeari atxikitzeko kanpaina hasi du.

0
PRUEBA

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak kontsumoko arbitraje-zerbitzuari enpresa berriak atxikitzeko kanpaina hasi du.

Arbitraje-sistema kontsumoko gatazkak ebazteko metodo azkarra eta doakoa da. Sistema horrek zerbitzu hori eskatzen duen kontsumitzaileari eta hari atxikitako dendei/enpresei laguntzen die, zerbitzu onarekiko konpromisoa erakusten duelako eta kalitate handiagoa ematen dielako. Arbitraje-sistemari atxikitzeak kontsumo-harreman jasangarriagoak, arduratsuagoak eta antolatuagoak sortzen laguntzen du. Gaur egun 15.000 enpresa daude Arbitrajeko Euskal Zerbitzuari atxikita eta, kanpaina honen bitartez, beste 900 enpresa atxiki daitezen bilatzen da.

Europar Batasuneko Kontsumitzailearen Programaren (2014-2020) bidez finantzatutako kanpaina udalerri hauetan egingo da: Bizkaian, Amorebieta, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbao, Durango, Erandio, Ermua, Galdakao, Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Elorrio, Ondarroa, Muskiz, Sopela eta Lekeition; Araban, Amurrio, Agurain eta Vitoria Gasteizen; eta Gipuzkoan, Andoain, Arrasate, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Irun, Tolosa, Zarautz, Beasain, Bergara, Hondarribia, Zumaia, Oñati, Pasaia eta Zumarragan.

Herri horietako dendak eta enpresak bisitatuko dituzte sistemaren funtzionamendua eta abantailak azaltzeko, eta atxikimenduen kopurua handitzeko.

Hona hemen lehentasunezkotzat jo diren sektoreak:

  • Akademiak eta ikastetxeak. Ibilgailuak gidatzeko autoeskolak.
  • Bidaia-agentziak.
  • Arkitektoak eta aparejadoreak. Ingeniaritzak.
  • Adineko pertsonentzako egoitza-zentroak.
  • Etxetresna elektrikoen dendak eta LTZ (laguntza teknikoko zerbitzuak).
  • Abokatuen bulegoak. Aholkularitza-bulegoak.
  • Eraikuntza-enpresak, igeltseroak, pintoreak, iragazgaizteak, zur eta metalezko arotzak, iturginak, elektrizitatea, burdindegiak, beirategiak… (dendak, enpresak eta arloko profesionalak).
  • Garbiketa, hodiak libratzeko eta desinfekzioko enpresak.
  • Bitxi-dendak.
  • Hotelak, hostalak eta nekazaritza-turismoko establezimenduak.
  • Higiezinak eta Aseguruak.
  • Optikak, protesi akustikoak eta ortopediak.
  • Auto, motozikleta eta bizikleten salerosketa eta konponketarako tailerrak.
  • Altzari-dendak. Tapizeriak. Eskulangintzak. Etxeko dekorazioa (arloko profesionalak eta dendak). Lanpara-dendak.
  • Animalia-dendak. Albaitariak.
  • Kirol-dendak
  • Ordenagailu, informatika, diseinu grafiko eta telefoniako dendak.