Lehendakariak Viralgen enpresako arduradunak hartu ditu

0
PRUEBA

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak Viralgen enpresako zuzendaritza eta talde zientifikoa hartu dituzte gaur goizean Lehendakaritzan. Bilera hori Bayer farmazialari multinazionalak atzo jakitera eman zuen albistearen testuinguruan egin da; izan ere, Bayer terapia genikoaren alorrean hasiko da AskBio eta Viralgenen eskutik eta hauen erosketaren ondorioz.

Javier García, Viralgeneko zuzendari nagusiak operazioaren xehetasunak eman ditu bilera honetan, eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egoitza duen Viralgen enpresari ere eragin dio.

Aurrerantzean, Viralgen Bayer multinazional horretako kide izango da, baina bere jarduerak, kokapenak, egoitza sozialak eta proiektuak bere horretan jarraituko dute, orain arte adierazitakoaren ildotik.
Eusko Jaurlaritzak, Viralgen-en kapitalaren parte denak, enpresaren zuzendaritzari jakinarazi dio hasierako proiektuari eutsi egin nahi diola, txertoak sortzeko balizko terapia genikoaren ikerketari eta prestakuntzari buruz eta arlo biosanitarioan enplegu berria sortzeari buruz ezarritako baldintzetan.

Bilera amaitutakoan, Arantxa Tapia sailburuak positiboki baloratu du Bayer farmazeutikoaren sarrerarekin egin den eragiketa; izan ere, Euskadiko jarduera biosanitarioa nazioarteko mapan kokatzen du, hedatzeko, hazteko eta eskualde osorako jarduera-potentzial handiagoko aukera berriak irekiz, hogei urtetan hainbeste inbertitu dugun sektore berritzaile honetan.
Era berean, bilera honetan, Jaurlaritzak Viralgen-i esan dio enpresaren proiektua lurraldeari lotuta mantentzeko interesa duela, bere garaian hasitako plan estrategikoari eutsiz.
Tapiak adierazi duenez, «operazio honekin, Viralgen, Gipuzkoa eta Euskadi osoa jarduera biosanitarioaren txapeldunen ligako mapan kokatzen dira Bayerren eskutik. Aukera paregabea da Euskadin gure kabuz proiektuak bultzatzeko ditugun gaitasunak erakusteko, gure laguntzekin eta lankidetza publiko-pribatuarekin, eta ondoren gai direnak sektorean eta mundu mailan dimentsioa berria hartzeko.
Albiste horrek, gainera, 2020-2024 legealdirako konpromisorik garrantzitsuenetako batekin bat egiten du, joan den ostiralean sailburuak osoko bilkuran adierazi bezala, osasunaren industriari beste bultzada bat emango zitzaiolako.