Santu Guztien eguna baino lehenago hilerrietara joateko eskaria egiten du Donostiako Udalak

0

Donostiako Udalak udal-hilerrien zerbitzuak antolatu ditu Santu Guztien egunari begira. Egungo egoera ikusita, herritarren ohiko asistentzia segurua ahalbideratzea da helburua Covid-19tik eratorritako osasun-irizpideekin bat etorriz. Ildo horretatik, Udalak herritarrei eskatu die azaroaren 1eko ospakizunean birusaren hedapenaren aurka borrokatzeko beharrezko prebentzioan eta babesean laguntzeko.

Beraz, Udalak eskatu du, ahal den neurrian, Polloe, Altzako eta Igeldoko hilerrietara lehenago eta era mailakatuan joatea, azken orduko pilaketak saihesteko. Udal hilerrietan udaltzainak egongo dira laguntzeko, bisitaldian segurtasuna bermatzeko eta pertsonentzako arrisku egoerak saihesteko.