Urriaren 24tik 30ra garatuko da Donostia WeekINN–Berrikuntzaren Astearen 7. edizioa, eta aurten “Superaldaketaren” kontzeptuaren ingurukoa izango da. Donostiako Udalak, Donostia Sustapenarenbitartez, gai hori aukeratu du COVID-19aren testuinguruan.
“Gizateriaren historian zehar, aldian behin, bizi eta gainditu behar izaten ditugun superaldaketa hauei aurre egitea ahalbidetzen duten erronkak eta funtsezko elementuak ezagutu, aztertu eta eztabaidatzeko eta errealitate eta irtenbide berriak eraikitzeko espazioa” izan dadin, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziak, Marisol Garmendia sozialistak, azpimarratu duen moduan.