Ertzaintza eta udaltzaingoak hasi dira errepideetan lehenengo kontrolak egiten

0

Ertzaintza eta udaltzaingoak gaur hasi dira errepidean lehenengo kontrolak egiten, alarma-egoeraren eta lehendakariaren dekretuaren ezarpenaren ondorioz, prebentzioko osasun-neurri gisa, mugikortasuna murrizteko ezarritako neurri berriak betetzen diren zaintzeko.

Araudi berriak Euskadiko herritarren mugikortasuna norbera bizi den udal-barrutira mugatzen du, eta 6etatik 23etara, besteak beste, osasunarekin edo lanarekin zerikusia duten arrazoiak izanik salbuespena. Ertzaintza eta udaltzaingoak koordinatuta hasi dira lehenengo trafiko-kontrolak ezartzen, murrizketa horiek betetzen diren zaintzeko.

Hasiera batean, polizia-dispositibo horiek pedagogikoak eta informazioa emateko izango dira, herritarrei egoera berrira egotzeko astia emateko. Zaintza errepide nagusietan nahiz bigarren mailako errepide-sarean egingo da. Zeregin horretarako, Ertzaintzako eta udaltzaingoko agenteek jada badituzte Segurtasun Sailak antolatutako mahai tekniko batean atzo bertan ezarri ziren hainbat irizpide operatibo.