Lehendakariordeak lan-merkatuan berdintasuna sustatzeko planak azaldu dizkie emakume enpresaburuei

0

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak Enpleguko Esparru Programa partekatu du gaur goizean Bizkaiko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteko ordezkariekin. Programa horren zeharkako ardatza lanpostuak sortzearen kalitatea eta berdintasuna sustatzea dira, emakumeek enpresan erantzukizuneko lanpostuak eskuratu ahal izan ditzaten.

Horretarako, Sailaren jarduera-programak indartu egingo ditu generoaren araberako soldata-arrakala murriztera bideratutako ekimenak, eta berdintasun-planen ezarpena txertatuko du hitzarmen kolektiboetan. Era berean, plan horiek betetzen direla eta badaudela zainduko dute, Mendiak nabarmendu duenez, Lan Ikuskaritzaren jarduera zehatzen bidez.

Emakumea lanean benetan sartzera eta «kristalezko sabaia» izenekoak kentzera bideratutako beste jarduera-ardatzetako bat lana eta familia uztartzea sustatzea da. Horretarako, telelana edo lan-ordutegiak malgutzea bezalako tresnak sustatu nahi dira, enpresa bakoitzaren behar eta aukeren arabera, familien errealitate desberdinak kontuan hartuta.

Mendiak eskerrak eman dizkie bere solaskideei elkarrizketarako eta lankidetzarako prest egoteagatik sailaren zereginean, eta gogorarazi du lan-eragile guztiekin elkarrizketa soziala izatea dela bere gobernu-ekintzaren ardatzetako bat.