Pirinioetako Lan Elkartearen Osoko Bilkuran parte hartu du Marian Elorzak

0

Gaur, urriaren 28an, Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) hogeita hamazortzigarren Osoko Bilkuran Marian Elorza Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak eta Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, parte hartu dute.

Urtero, Pirinioetako Lan Elkarteak bere zazpi lurraldeetako presidenteen bilera antolatzen du: Frantziako Nouvelle-Aquitaine eta Occitanie eskualdeak, Andorrako Printzerria, eta Nafarroako, Aragoiko, Kataluniako eta Euskadiko erkidegoak. Kataluniako Generalitateak du presidentzia 2020an eta 2021ean, lekukoa Euskadiri eman aurretik.

2020ko edizioan, Osoko Bilkuraren formatua batez ere birtuala izan da, eta Vielha-tik (Aran, Katalunia) bertako karguen parte-hartze fisiko testimoniala izan du.

Oraingoan topaketak Covid-9aren inpaktua eta gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-erronkak izan ditu hizpide, Europar Batasuneko erakundeetako eta mugaz gaindiko espazioetako ordezkarien panelarekin. Gainera, Lehendakarien adierazpen komun bat onartu da, Europar Batasunaren Berreskuratze Planean aktiboki parte hartzeko eta 2021-2027 aldirako POCTEFA Mugaz Gaindiko Lankidetza Programaren kudeaketa-agintaritza izaten jarraitzeko borondatea adieraziz.

Osoko Bilkurari buruzko informazio guztia hemen eskura daiteke: https://ctp.org/eu/osoko-bilkura-pleren/