Ehiztari bat hil da bihotzekoak emanda Oñatiko Urastegi mendian

0
Fotografía: @UvrErtzaintza
PRUEBA

Atzo goizean 63 urteko oñatiar bat hil zen bihotzekoak emanda Oñatiko Urastegi mendian. Goizeko zortziak aldera, lagun batekin batera ehizera atera denean, ondoezik sentitzen hasi da, eta lagunak deitu du SOS-Deiak/112 zenbakira.

SOS-Deiak/112 zerbitzuak gertatutakoaren berri izan zuenean, anbulantzia medikalizatu bat, Ertzaintzaren hainbat patruila, suhiltzaileen dotazio bat, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Osakidetzaren helikopteroa bidali zituen bertara, ondoezik zegoen gizona mendian zegoenez horien laguntza behar zitekeela pentsatuta.

Mediku-zerbitzuak eta ertzaintza gizona, 63 urteko oñatiarra, zegoen lekura iritsi zirenean, egonkortzen saiatu dira, baina ez dute lortu eta hil egin zen.