Agurtzane Llano Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak, gaur, honako hau esan du: “enplegua eta etxebizitza izango dira gazteria-politikaren bi jarduketa-ardatz nagusiak”. ‘Zutabeak arrakalatzen: etxebizitza eta generoa’ topaketan esku hartu du; topaketa Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) antolatu du.
Llanok esan duenez, aurrera egiteak dakar “Gazteria Zuzendaritzaren eta Jaurlaritzaren ekintza eta baliabideak helburu horretara bideratzea. Eta hertsiki lankidetzan jardutea besteak beste enpleguan eta etxebizitzan eskumenak dituzten sailekin”.