Deustuko Unibertsitateak Forotech ingeniaritza eta teknologiaren astearen zortzigarren edizioa antolatu du lema honekin: “Garai berriak? konektatu, partekatu eta parte hartu”

0

Gaur goizean, Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan, Emakume Teknologoari Ada Byron Saria emateko ekitaldia egin da ta bertan izan dira Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Sailburuak bere hitzaldian zientziaren munduan emakumeen ikusgarritasuna aldarrikatu du, adierazi duenez, «haien ikusgarritasunak aukera emango baitie atzetik datozen emakumeei zientzialariak, matematikoak, astronomoak, fisikoak edo izan nahi dutena izateko».  Honen harira, sailburuak esan du beharrezkoa dela «ikasketak aukeratzeko orduan  genero-rolek eta -estereotipoek eragindako genero-arraila gainditzea, neskek eta mutilek beren ikasketak askatasunez aukeratzeko aukera izan dezaten».

Aurtengo irabazlea Laura Lechuga Gomez izan da. Sevillako irakaslea Zientzia Kimikoetan lizentziatua da eta Biosentsore eta Aplikazio Bioanlitikoen Taldea zuzentzen du Kataluniako Nanozientzia eta Nanoteknologia Institutuan (ICN2). Gainera, COVID-19 aztertzeko Europako proiektuetako bat koordinatzen du. Bestalde, gazte sariaren irabazlea Susana Ladra González galiziarra da, ingeniaria eta Informatikan doktorea, eta Matematikan graduatua.

Estatu mailako Emakume Teknologoarentzako Ada Byron saria Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak sortu zuen, ikerketa eta garapen teknologikoaren arloan emakumeen bokazioa sustatzeko, teknologiak bizitzako esparru guztietan eta garapen sozialean duen garrantziari prestigioa emateko, eta lan eta ikasketa horiek egiteak duen lanari eta lorpenei balioa emateko.

Forotech 2020ren barruan kokatzen da saria. Forotechen aurtengo  berrikuntzetako bat da LabsLand izango dela (http://labsland.com/), ikastetxeentzat eta unibertsitateentzat hezkuntzako laborategietarako sarbidea Internet bidez eskaintzen duen startup bat.Teknologia horri esker, planeta osoko ikastetxeak eta unibertsitateak urrutitik konektatu daitezke ekipamenduetara eta online jarri daitezke sare guztirako.Deustuko Unibertsitateko ikasle ohi baten proiektu horrek kontinente guztietako 14 herrialdetan ditu laborategiak.Forotech 2020ren barruan, LabsLand lehiaketan ikastetxeek (Bizkaikoek eta Gipuzkoakoek, baita Latinoamerikako beste herrialde batzuetakoek ere) izena eman ahal dute programazioko eta robotikako oinarrizko kontzeptuak ikasteko eta beren kodeak robot errealetan probatzeko etxetik, baina laborategiak Bilbon, Hego Afrikan, Costa Rican edo Kolonbian daudela.