Errenteriako Ertzain Herritarren Babeserako agenteek 19 urteko gizonezko bat atxilotu dute bertan, indarkeria eta beldurra erabiliz lapurreta egiten saiatzea leporatuta.
Lapurreta-ahalegina Olibet-Etxe Berriak auzoan gertatu da. Pertsona batek 112ra deitu du lapurreta-ahaleginaren berri emateko. Deiaren bidez lapurreta egiten saiatu den gizonezkoaren deskribapena eman du, eta jakitera eman du lapurrarekin borrokan aritu dela eta zauri arinak zituela. Deiari erantzunez, berehala hurbildu dira adierazitako auzora Ertzaintzaren hainbat patruila.
Patruiletako batek inguruan aurkitu du berriemaileak emandako deskribapenarekin guztiz bat zetorren gizonezko bat, eta honek, patruila ikustean, korrika alde egin du. Hori ikusita, agenteak autotik jaitsi eta oinez hasi dira gizonezkoari segika, eta metro gutxi batzuetara harrapatu dute. Biktimak adierazi ondoren huraxe zela lapurreta egiten saiatu den gaztea, atxilotu eta polizia-egoitzara eraman dute dagozkion eginbideak hasteko.
Atxilotu duten gizonezkoak, 19 urtekoak, polizia-aurrekariak ditu antzeko gertaerengatik, eta datozen orduotan jarriko dute agintari judizialaren eskuetan.