Garamendi Sailburuak eta Zuzenbidearen Euskal Elkarteak zuzenbide zibilaren dibulgazioa eta euskarazko testu juridikoen sorkuntzaren balioa azpimarratu dute

0

Olatz Garamendi, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburua, Zuzenbidearen Euskal Elkarteko presidente Andres Urrutiarekin bildu da gaur, Bilbon, erakunde instituzionalekin eta sozial ezberdinekin izaten ari den harremanen barruan.

Topaketak harremanak sendotzeko balio izan du, profesionalen prestakuntza akademikoan eta Euskal Zuzenbide Zibilaren hedapenean, dibulgazioan eta gizarteratzean lan egiten duen elkarte honekin lankidetzan jarraitzeko. Halaber, bi aldeek azpimarratu dute euskarazko tresna juridikoak egon behar direla, ez bakarrik itzulita, baizik eta, batez ere, zuzenean euskaraz sortuak.

Jose Miguel Gorostizak eta Javier Muguruza Zuzenbidearen Euskal Elkarteko liburuzain eta diruzainak ere parte hartu dute bileran, baita sailburuaren Kabinete eta Komunikazio Zuzendari Alberto Saiz ere.