Garamendi sailburuak kudeaketa publiko aurreratuko eredua sakontzearen eta hedatzearen aldeko apustua egin du

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak kudeaketa publiko aurreratuko eredua sakontzearen eta hedatzearen alde egin du Eusko Jaurlaritzako lan-taldeen artean.

Olatz Garamendik lanean jarraitzeko beharra azpimarratu du profesionalen sentsibilizazioan eta prestakuntzan, eta prozesu hau beharrezko neurriekin laguntzeko konpromisoa hartu du. Sailburuak proposatu du eredua pixkanaka eta eskariaren arabera ezartzea zuzendaritzen eta eskatzen duten arduradun eta profesionalen artean.

Hori izan da Olatz Garamendiren mezua gaur Lakuan egin den ‘Kudeaketa aurreratua eta Gobernantza Publikoa’ jardunaldian. Maria Jesus Mujika eta Joseba Perez de Heredia adituak izan dira hizlari.

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen XXVI. Edizioaren barruko ekitaldietako bat izan da hau, eta bertan, sailburuarekin batera, Funtzio Publiko sailburuorde Jose Maria Armentia, Erakunde Harremanetarako sailburuorde Jone Berriozabal, eta Administrazio eta Baliabide Orokorretarako sailburuorde Polentzi Urkijo izan dira. Euskalitek koordinatu du topaketa, kudeaketa aurreratuaren inguruko jardunbide egokiak eta esperientziak sustatu asmoz.