Gotzone Sagardui osasuneko sailburuak, XII. Legegintzaldian, desberdintasunik gabeko osasunaren alde egingo du, hurbileko eta pertsona guztien zerbitzura dagoen osasunaren alde

0

Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean azaldu du legegintzaldi honetan osasun-politiken helburuak honako hauek izango direla: kalitateko eta bikaintasuneko osasun publiko unibertsaleko euskal sistema finkatzen jarraitzea; lehen mailako arreta sustatzea eta sendotzea; osasun publikoko sistema sustatu eta finkatzea; koordinazio soziosanitarioaren bidez pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, eta osasun-arloan ikerketako eta berrikuntzako berezko ekosistema garatzen jarraitzea.

Iñaki Berraondo Osasuneko Sailburuordearekin eta Nerea Urien Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordearekin eta Rosa Pérez Osakidetzako zuzendari nagusiarekin batera, Osasun Sailburuak bere sailak legegintzaldi honetarako duen Esparru Estrategikoaren edukia azaldu du. Hura 3 ataletan egituratzen da: printzipio nuklearrak (osasuna politika guztietan eta desberdintasunik gabe, hurbilagoa eta pertsona guztientzat); zeharkako elementuak (batetik, profesionalak eta sareko lana eta, bestetik, arreta integratua eta asistentziaren jarraitutasuna) eta sei instrumentalak (euskal osasun-sistema, lehen mailako arreta, osasun publikoa, arreta soziosanitarioa eta I+G+b).