Ohar informatiboa: Hernani

0
PRUEBA

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

 

ZEINEK?

HERNANIko bizilagunak, 13 eta 40 urte bitartekoak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

PCR lagina hartu nahi duten udalerriko ikastetxeetako ikasleek EZ DUTE HITZORDUA ESKATU BEHAR, hitzordua ikastetxeetako zuzendaritza-taldeekin antolatuko baita.

Proba egiteko, ALDEZ AURRETIK HITZORDUA ESKATU BEHAR DA (azaroak 01, 15:00etatik aurrera), telefono honetara deituz:

HERNANIko  osasun zentroa: 943 00 66 66

Osasun-aholkuan: 900 20 30 50

 

LEKUA ETA ORDUTEGIA

PCR probak ateratzeko azpiegitura Hernaniko Udal Kiroldegian jarriko da azaroaren 2tik (astelehena) azaroaren 4ra arte (asteazkena). PCRak honako ordutegi honetan egingo dira:

Astelehenean: 15:30-19:30

Asteartea eta asteazkenean: 08:30-14:00 eta 15:30-19:30

 

*Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

 

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentroa deitzeko.