Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2020an Euskadiko Bake Epaitegien funtzionamendu-gastuetara 460.975 euro bideratzea onetsi du gaur.
Udalek jasoko dituzten laguntzen helburu nagusia da energia-elektrika- gaseko, telefonoko, garbiketako, bulegoko materialeko, joan-etorrietako, Udaleko langileen soldata-kostuaren egozpeneko gastuak eta, oro har, bake-epaitegiaren funtzionamendurako behar diren bestelako gastu arruntak ordaintzea.
Hori horrela, dirulaguntza hori eskuratzen duten udalerriek, hurrengo urteko lehen hiru hileetan, bake-epaitegiari zerbitzu emateko erabili diren udal-baliabide eta -instalazioak azaltzeko memoria aurkeztu beharko dute, bai eta gauzatutako gastu errealen zenbatekoak ere.
Sailburuak esan duenez, bake-epaitegiak “egitura judizialaren lehen maila dira”; herritarrekiko hurbiltasuna dela eta, justiziarekiko harremanek, bere baitan, auzotartasunaren maila parekagarriak dituzte.
Eusko Jaurlaritzak bake-epaitegien funtzionamendu-gastuak finantzatzen ditu 1990etik; izan ere, haren eskumenen artean Justizia Administrazioaren plangintza dago, oro har, eta bake-epaitegientzako laguntza-programak kudeatzea eta bake-justiziaren arloan jarduketak sustatzea, zehazki.
Sailburuak sinatzen duen Aginduak ezartzen du dirulaguntzak bake-epaitegia duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalen bidez antolatuko direla, biztanleria-moduluaren, espetxeen, bake-epaitegietako idazkaritzen taldeetako integrazioaren irizpideen arabera.