Javier Zarraonaindia Industria sailburuordea Lanbideko Administrazio Kontseiluan sartzeko dekretua onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Erabaki hori Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak hartu du, kalitatezko enplegua bultzatzen duten politiketan zeharkakotasuna bultzatzeko asmoz.
Horrela, lehendakariordeak bere gain hartzen du Kontseiluaren lehendakaritza. Enplegu sailburuorde Elena Perez Barredok hartu du Kontseiluaren Lehendakariordetza. Azkenik, Gloria Mugica Lanbideko zuzendari nagusiak idazkari nagusi kargua hartuko du.
Jaurlaritzak izendatutako bi kideak dira, alde batetik, Lanbide Heziketako sailburuordea, zeina lehendik ere kontseiluko kide baitzen, eta, bestetik, Industria arloko ailburuordea. Hori da, hain zuzen ere, legegintzaldi honetan hartutako konpromisoaren oinarria, gobernu-arlo guztien arteko lotura handiagoa bilatzeari dagokionez. Zehazki, prestakuntzaren eta enplegu-aukerak sortzearen arloak.
Enpresa-erakundeek izendatutako bost ordezkarik osatzen dute Kontseilua. Beste bost sindikatu-erakundek. Kasu honetan, Sailak espero du legegintzaldi honetan sartuko direla osorik.
Erakunde autonomo horren organo gorena berritu ondoren, laster bilduko da. Erabaki berriak hartuko dira, egungo egoera ekonomikoari eta pandemiaren ondorioz enpleguan duen inplikazioari aurre egiteko.