Bi aste geratzen dira Euskaraldian izena emateko

0

Azaroaren 20an abiatuko da II. Euskaraldia. Bertan parte hartu nahi dutenek, eta oraindik egin ez dutenek, azaroaren 19ra arte izango dute aukera. Antolatzaileek euskara jakin edota ulertzen duten 16 urtetik gorako donostiarrak animatzen ditu bigarren edizio honetan parte hartzera.

Izen-ematea hurrengo modu hauetan egin daiteke:

Halaber, datozen bi asteburuetan hiriko hainbat lekutan ere hainbat gune ezberdin jarriko dira:

  • Hiriko kultur etxeetan
  • Bagera elkartearen egoitzan
  • Udaleko Euskara Zerbitzuan
  • Hirian zehar jarriko diren haimetan

Pandemiak ere eragingo du aurtengo edizioan, eta egoera horren aurrean, Donostiako Euskaraldiko antolatzaileek Euskaraldiaren garrantzia eta balioa nabarmendu nahi izan dute. “Euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko balioko du. Bakoitzaren hizkuntza ohituretan eragin eta gure eguneroko harremanetan -etxean, lantokian, lagunartean, establezimenduetan eta abar- euskara gehiago erabiltzeko aukerez jabetzea da asmoa”.