Donostian ekitaldiak mantentzen dira

0

COVID-19ren krisiak eragindako munduko osasun-krisiak zaildu egin du Donostian hainbat ekitaldi antolatzea. Hala ere, bertan egin direnak arrakastaren adibide izan dira, nahiz eta formatu berrietara egokitu behar izan duten, eta aurrez aurreko zatiak (higiene- eta segurtasun-neurri batzuekin) beste online zati batzuekin konbinatu dituzten.

Donostiatik, DSS Turismoarekin batera bilera-turismoaren aldeko apustua egiten jarraitzen da, jarduera estrategiko gisa. Horregatik, bilerak egiteko interesa duten profesionalei eta bileren turismoaren sektoreko eragileei aholkularitza ematen jarraitzen da.

Bileren turismoaren sektorean diharduten tokiko enpresek ere beren burua berrasmatu behar izan zuten eta egoera berrira egokitu behar izan zuten. Horrela, lanean jarraitu ahal izateko formula berriak ezartzen hasi ziren. ldaketa horien artean, honako hauek ditugu: Kongresuak on line egitea, Streaming plataformak sortzea, Webinarrak, eskolak zuzenean, Showcooking-ak…