Enpresa Ideiak Biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 12. Lehiaketako sariak banatu dira Barakaldon

0
Banatu dira Enpresa-Ideiak Biltzeko Ezkerraldeko eta Meatzaldeko 12. Lehiaketako sariak. Ekitaldian eskualdeko zortzi udalerrietako alkateak izan dira. Era berean, enplegu zinegotziak, Barakaldoko Inguraldeko arduradunak eta Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Meatzaldeko Behargintzetako arduradunak izan dira bertan.
Lehiaketa Portugaleteko Udalak antolatu du aurten, Ekonomia, Sustapen eta Enplegu Sailaren (Behargintzaren) bitartez, gainontzeko udalerrietako behargintzekin elkarlanean. Pandemiak eraginda, aurtengo edizioan proiektuak aurkezteko epea bertan behera geratu zen, eta berriro martxan jarri zen ekainaren 1etik uztailaren 21era arte.
106 enpresa-idea aurkeztu dira hamabigarren edizio honetan, guztira 182 pertsona inplikatu dira, horietatik 123 emakume eta 59 gizon. Ideia guzti horietatik, 19 proiektu aukeratu ditu epaimahaiak, eta horien artean, guztira 8.500 euroko balioa duten sariak banatu dira.
Lehiaketa honen hamabi edizioetan zehar 1.865 enpresa-ideia aurkeztu dira, guztira 3.095 pertsona baino gehiago parte hartu dute, 1.910 emakume eta 1.185 gizon. Edizioetan zehar, parte hartzaileen bataz besteko adina jaitsiz joan da, azken edizioetan 23 urtekoa izanik.
Lehiaketa honen helburuen artean kultura ekintzailea eta enpresen sorrera herritarrei gerturatzea da, baita udalerrirako eta eskualderako beharrezkoak eta berriak diren ideak sustatzea eta enpresa kultura babestea eta zabaltzea tokiko ekintzialeen artean. Hori enpresa-sare jakintza herritarren artean hobetuz eta eskualdeak negozio-aukera berria den sustatzaile gisa duen zeregina zabalduz lortuko da.
Ekimen hau herritar guztiei zuzentzen zaie, banaka edo taldeka, gutxienezko taldeko partaideen %50a lehiaketan parte hartzen duten eta udalerrirako beharrezkoak eta berriak dire enpresa-ideak aurkezten dituzten Ezkerraldeko eta Meatzaldeko Behargintza zentroen parte diren udaletan erroldatuta egon beharko dira.
Lehen lau sariak lau atal ezberdinetan sailkatuta daude:
  • TEKNOLOGIA EKINTZAILETZA ETA BERRITZAILEAREN kategoria.
    Bere baloreproposamenean erabiltzaileei heltzeko erabiliko diren bideetan elementu teknologiko onenak dituen ideia sarituko da. Software-komertzializazioaren garapena, e-commerce plataformen martxan jartzea, errealitate birtualean teknologia berrien erabiltzea edota edozein on-line heziketa teknologia berrien erabilera, zenbait adibide izanik.
  • GIZARTE EKINTZAILETZAREN kategoria.
    Ez bakarrik onura ekonomikoa sortzen duten ideiak, baizik eta garapen jasangarrian oinarrituz onura soziala bilatzen duten ideia ekintzaileak ere.
  • EKINTZAILETZA JASANGARRIAREN kategoria.
    Kategoria honetan biltzen diren ideak balioa sortuko dute hurrengo 3 alorretan: ekonomia, soziala eta ingurumena.
  • EMAKUMEEN EKINTZAILETZAREN kategoria.
    Ekintzailetza prozesuan emakumearen partaidetza bultzatzen duten ideak onartuko dira, bai ideiaren kontzeptualizazioan, bai talde sustatzailaren partaide izanik, emakumeei zuzendutako produktu edo zerbitzuen garapenean eta baita ekintzaren jomuga emakume kolektiboa izanik ere.