Lehendakariak bizitza soziala eta mugikortasuna ahalik eta gehien murrizteko deia egin du beste konfinamendu bat saihesteko

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzak urriaren 26ko dekretuaren aldaketa bat argitaratuko du, birusaren transmisioa eteteko asmoz, mugikortasuna eta kontaktuak are gehiago mugatzea helburu duten neurri berriak sartzeko. Iñigo Urkullu Lehendakariak berak eman du horren berri, bera buru duen Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordearen bileraren ostean. Dekretua bihar argitaratuko da EHAAn eta azaroaren 7an jarriko da indarrean.

Lehendakariak «indarrak batzea» eta «guztion onerako, osasun publikorako, pertsona bakoitzaren onena» jartzea eskatu du. Hala, «zorroztasun eta erantzunkidetasun handiena» eskatu du. Mugikortasuna eta bizitza soziala ahalik eta gehien murriztea eskatu du, konfinamendu berri bat saihesteko eta «Gabonetara ahalik eta baldintza onenetan iristeko»

LABI-aren BALORAZIOA

Lehendakariak azaldu du dekretuaren aldaketan jasoko diren neurriak LABIren Batzorde Teknikoan, Osasun Sailean, Lurralde arteko Osasun Kontseiluan eta LABIren Aholku Batzordean egindako hausnarketen emaitza direla.

  • Euskadin eta gure inguruan gero eta handiagoa eta kezkagarriagoa da birusaren transmisio komunitarioa.
  • Egoera asistentzialarekiko inpaktoak gora egin du ospitaleko okupazioan eta ZIU oheen okupazioan. Berehalako kolapsoa izateko arriskurik ez duen arren, ospitale-saturazio handiko mehatxua da.
  • Pertsona asintomatiko askok ez dakite birusa daramatela eta kutsatu egin daitezke neurriak zorrotz betetzen ez badituzte.
  • Horregatik, ezinbestekoa da neurri berriak hartzea eta orain egitea, birusaren transmisio-katea hausteko.

 

NEURRI BERRIAK

  1. Gaueko 22:00etatik goizeko 06:00etara pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzea.
  2. Jarduera sozioekonomikoak 21:00etatik aurrera mugatzea. Merkataritza-establezimendu guztiei eragingo die; farmaziei eta gasolindegiei izan ezik.
  3. Kultu jardueretan aforoa %35-ekoa izango da.
  4. Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak itxiko dira. Kanpoan geratzen dira hoteletako eta beste ostatu batzuetako jantokiak, egoiliarrei zerbitzua emateko. Jatorduak etxez etxe prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira, aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte. Gasolindegietan, osasun-zentroetan, zentro soziosanitarioetan, eskola-jantokietan, lantegi eta jantoki sozialetako zerbitzu-guneetan sartzen diren jatetxe-zerbitzuak kanpoan geratzen dira.
  5. Kultura-jarduera, -ikuskizun edo -ekitaldi oro gaueko 21:00-k baino lehen bukatu beharko dira. Musika- eta ahots-entsegu kolektiboak edo dantza-entsegu kolektiboak, profesionalak ez direnean, bertan behera gelditzen dira.
  6. Taldeko edozein kirol-jarduera etetea, lehiaketa profesionala edo erdi-profesionala izan ezik. Debekatuta dago kirol-ekitaldietara joatea. Nahitaezkoa da maskara erabiltzea jarduera fisikoa edo kirola hiri-inguruneetan egiten denean.
  7. Ikastaroak edo programatutako jarduerak gimnasioetan, kirol klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan egin daitezke; betiere maskararekin egiten badira, gehienez sei laguneko taldeetan eta gehienez %40ko aforoarekin.

Joko- eta apustu-establezimenduak eta -lokalak ixtea; eta

  1. Gaueko 22:30ak izango dira garraio publikoa lurralde historikotik ateratzeko gehieneko ordutegia. Salbuetsita dago taxia edo gidaria duen ibilgailuaren alokairua.

ERAGINDAKO SEKTOREEI LAGUNTZEA

Lehendakariak gaineratu du LABIren barruan pandemiak eragindako sektoreentzako laguntza-ildoen balorazio bat partekatu dela. Zehazki, merkataritzaren, ostalaritzaren eta turismoaren arloko laguntzak aztertu dira. Eusko Jaurlaritzak laguntza-programa guztiak indarrean mantentzen dituela gogorarazi du, eta kaltetutako sektoreekin zuzeneko harremanetan jarraituko dugu, planteatzen diren beharrei hobeto erantzuteko.

 

LABIaren KIDE DIRA

 

Bileran izan dira, halaber: Josu Erkoreka, lehen lehendakariordea eta Segurtasuneko sailburua; Olatz Garamendi, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua; Gotzone Sagardui, Osasuneko sailburua; Jokin Bildarratz, Hezkuntzako sailburua; Iñaki Berraondo, Osasuneko sailburuordea; Rosa Pérez, Osakidetzako zuzendari nagusia; Ramiro González, Markel Olano eta Unai Rementeria ahaldun nagusiak; hiru sailburuetako alkateak, Gorka Urtaran (Eudeleko presidentea), Juan Mari Aburto eta Eneko Goia; eta Denis Itxaso, Espainiako Gobernuaren ordezkaria.