Eusko Jaurlaritzak abiaraziko du “Euskadiko Bonu Iraunkorraren” laugarren jaulkipena, 600m/€-ko balioarekin. Oraingoan, ehuneko nagusia osasunera, hezkuntzara eta gizarte-politiketara bideratuko da, Covid-19k sortutako ezohiko egoerari aurre egiteko. Kasu honetan finantzatu beharreko kategoriei dagokienez, %86 gizarte-programak izango dira, eta %14, ingurumen-programak. Jaulkipena merkatuen egoera egokia denean egingo da.