Beatriz Artolazabal: “Ahal den guztia egingo dugu inor atzean ez uzteko”

0

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasuneko sailburuak esan duenez, “ahal den guztia egingo dugu inor atzean ez uzteko”. Hala esan du EDEKA jardunaldia inauguratzeko ekitaldian; EDEKA desgaitasuna duten pertsonen ordezkarien euskal koordinakundea da. Jardunaldian, aurten, ‘Koronabirusaren pandemiak desgaitasuna duten pertsonen eskubideetan izan duen inpaktua’ aztertu da.

Sailburuak jardunaldia telematikoki inauguratu du, Aitor Bedialauneta EDEKAko presidentearekin batera, eta honako hau esan du: “birusak, bere osasun-dimentsioan, herritar guztiengan du eragina; baina, dimentsio sozialean, eragina oso desberdina da, gizartea oso desberdina den bezala”. Eta, nabarmendu duenez, “lehendik dugu hau ezaguna, eta, beraz, arreta berezia eskaini behar diogu zailtasun gehien duten adinekoek bizi duten egoerari”.

“Halaber, aurretik hor zeuden eta oraindik ere hor dauden beste arazo batzuei aurre egiten jarraitu behar dugu. Arazo horiek garrantzitsuak izaten jarraitzen dute”, esan du. “Arreta eman behar zaio premiazkoari eta garrantzitsua denari”. Hala, ‘Bizitza Independentearen Plana’ren balioa nabarmendu behar da; izan ere, “beharrezko laguntzen bidez, bizitza independentearen aldeko apustua egin behar da pertsona bakoitzaren etxean bertan”.