Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren lehendakari Bingen Zupiriak «Lemoiz Gelditu» artelanaren dohaitzaren aurkezpenean parte hartu du gaur Bilboko Arte Ederren Museoan.
«Lemoiz Gelditu»5 x 8 metro inguruko tamaina duen horma-irudi itzela da, eta duela gutxi dohaintzan eman zaio museoari. 1980an margotu zuten Vicente Ameztoyk, Jose Luis Zumetak eta Carlos Zabala “Arrastalu”-k, Herrikoi Topaketak jardunaldietan, zeinak Bilboko Erakustazokan egin ziren urte horretan, Lemoizko (Bizkaia) zentral nuklearra eraikitzeari aurkakotasuna adierazteko.