Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreak digitalizazioaren alde egindako apustua ezagutzeko jardunaldia

0

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, hasiera eman dio gaur goizean «Baserriko Jakintza 4.0» on line jardunaldiari, LANDAOLA Gipuzkoako landa-elkarteen federazioak eta Innobasquek antolatuta.

Jardunaldiak elikaduraren balio-katearen digitalizazioaren gaia jorratu du, ekoizpen-sistemetatik hasita, trazabilitatetik eta salmentaren azken fasera arte, non beharrezkoa da kontsumitzaileak sakon ezagutzea.

Oroz sailburuordeak nabarmendu duenez, elikadurak espezializazio adimendunaren edo digitalizazioaren ardatz estrategikoetako bat izan behar du, garrantzi handiko jarduera baita, ekonomikoki (BPGren % 10), sozialki eta jasangarritasunetik. “Kalitatezko, osasungarriak eta lurraldearen garapen iraunkorrari laguntzen diotenen elikagaien ekoizpena handitu behar dugu, nekazaritzako elikagaien industriak Euskadiko ekonomian duen pisua indartzeko” esan du Orozek.

Helburu horiek lortzeko, beharrezkoa da nekazaritzako elikagaien sektore moderno eta lehiakorra izatea, kontsumitzaile mota berri baten joeretara egokitzeko gai izango dena. Gaur egungo kontsumitzaileak gero eta dieta pertsonalizatuagoak eskatzen ditu, eta populazio espezifikoentzako (haurrak, adinekoak, alergikoak, intoleranteak…) garapen berriak landu behar dira ere.

Gaurko jardunaldian nekazaritzako elikagaien 2 enpresaren esperientziak eta digitalizazioan adituak diren beste 2 enpresaren lana aurkeztu dira.