Gotzone Sagardui: «datu berriek Jaurlaritzak mugikortasuna mugatzeko hartutako erabakia berresten dute»

0

Ostiralean 12.618 proba diagnostiko egin ziren, eta horietako 1.445 positiboak izan ziren. (Positibotasunaren % 11,45). Lurraldeka: 158 Araban, 641 Bizkaian, 638 Gipuzkoan eta 8 Euskaditik kanpo bizi direnak. Ospitaleen egoerari dagokionez, atzo 84 pertsona ospitaleratu ziren COVID 19rekin plantan, eta gaur egun ZIUetan 119 pertsona daude COVID 19rekin.

Bilakaera epidemiologikoa gora doa eta asistentzia-presioa gero eta handiagoa da. Osasuneko sailburuaren arabera, datu horiek berretsi egiten dute Eusko Jaurlaritzak gaur indarrean jarriko den eta birusaren transmisioa eten nahi duen dekretuan jasotako neurriak gogortzeko hartutako erabakia.

Osasun-sistemaren kolapsoa saihestu nahi badugu, gaur eta orain jardun behar dugu. Gure bizitza soziala eta mugikortasuna ahalik eta gehien murrizteko eskatzen diet pertsona guztiei, bestela konfinamendura kondenatuta egongo baikara «, adierazi du Osasun sailburuak.