Javier Hurtado sailburuak azaldu duenez, egoera berriari aurre egiteko talka-neurri berriak landuko dira

0

Sailburuak SER irratian egindako elkarrizketa batean azpimarratu duenez, “osasunik gabe ez da suspertzerik egongo, eta osasun-agintarien neurriak bete egin behar dira. Dena dela, ostalaritzaren sektorearen aliatu eta sektoreko ordezkari naizen aldetik, sektore horren egoera eta erreibindikazioak nabarmendu ditut”.

Sailburuak azpimarratu duenez, errua ez da ostalaritza-sektorearena (lan handia egin baitu eta osasun-neurriak bete egin baititu), baina osasun-agintariek, azken datuak ikusirik, gizarte-interakzioak mugatzea erabaki dute.

“Beste erkidego eta herrialde batzuek jada hartuta zuten ostalaritza ixteko erabakia. Ahal den neurrian eutsi zaio, badakigu ostalaritza oso garrantzitsua dela, baina osasun-agintariek beharrezko neurria dela baloratu dute”.

Laguntzei dagokienez, sailburuak azaldu du Sailak 45 milioi euroko inbertsioa egin duela erresistentzia-planean: 30 milioi euro ezohiko laguntzetan, 8 milioi ohiko laguntzetan, eta 5,7 milioi kontsumoko bonuetan. “Orain, ordea, beste egoera bat dago, atzo arratsaldean erabaki zena, eta egoera berri hori dela eta, neurri berriak hartu beharko ditugu. Eta horixe egingo dugu”. Ildo horretan, sailburuak argitu du beharrezkoa dela erakundeen lankidetza, eta sektorearen eskariak erakunde guztiak eraginpean hartzen dituzten neurrietara bideratuta daudela. “Egoera berriari aurre egiteko neurri berriak planteatuko ditugu”.