Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkoreka legealdiko lehenengo asteetan egiten ari den bisiten eta bileren txandan, gaur goizean Gipuzkoako lurralde-buruarekin elkartu da Ertzaintzak Oiartzunen duen egoitzan.
Miguel Angel Treku Ertzaintzaren Gipuzkoako lurralde-buruak Buruzagitzako lankideak aurkeztu dizkio sailburuari, eta, ondoren, lurraldeari eta lurraldea osatzen duten mugapeei buruzko azalpen laburra eman dio.
Bileran Pello Flores Herritarren Babeserako Ataleko burua, Maite Salaberri ikerketako lurralde-burua eta Fernando Villimar inteligentziako lurralde-burua izan dira.
Jarraian, Alvaro Martínez Satrustegi Aduanako Polizia Kontroleko Zentroaren buruak Hendaiako zentroaren egituraren eta antolaketaren aurkezpen laburra egin du.
Gero lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua Donostiako Ertzain-etxera joan da bertako Patxi Ardanaz buruarekin eta Buruzagitzako gainerako kideekin elkartzera eta horiek agurtzera.
Breafingaren ondoren, Ertzain-etxeko instalazioak, besteak beste, Aginte eta Komunikazio Zentroko operazio-buruaren eta operadoreen lan-eremua, bisitatu ditu.