Lehendakaria LABIko Aholku Batzordearen Batzorde Teknikoaren bileraren buru izan da

0
PRUEBA

Iñigo Urkullu lehendakaria, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak lagunduta, LABIko Aholku Batzordearen Batzorde Teknikoak gaur arratsaldean ospatu duen bileraren buru izan da.

LABIko Aholku Batzordearen Batzorde Teknikoko kideak honakoak dira: Iñaki Berraondo, Osasun Sailburuordea; Sabino Torre, Araubide Juridikoaren Sailburuordea; Rosa Pérez, Osakidetzako Zuzendari Nagusia; Jonan Fernandez, Batzordeko Koordinatzailea (Trantsizio Sozialeko eta 2030 Agendako Idazkari Nagusia); Ibon Etxeberria, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaria (Osasun Saila); Ana Collazos, Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuko Koordinatzaile Nagusia; Koldo Cambra, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako osasun-programen arduraduna; Enrique Peiró, Osakidetzako Osasun Publikoko eta Pazientearen Segurtasuneko Programen Koordinatzailea; Esteban de Manuel, Kronikgune Osasun Zerbitzuen Ikerketa Institutuko zuzendaria; Joseba Bidauzarraga, Bizkaiko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariordea; Iñaki Gutierrez-Ibarluzea, Berrikuntza, Ikerketa eta Osasuna Euskal Fundazioko (BIOEF) Antolaketa eta Kudeaketa Berrikuntzarako zuzendaria; Arantzazu Arrospide, Gipuzkoako AP-ESIen Ikerketa Unitatea Osakidetzan; eta Gustavo Cilla, Donostia Ospitaleko Mikrobiologia Zerbitzuko burua.