Sarean da 2020ko Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko bideoa

0

Bizi ari garen mundu mailako pandemia dela eta, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak 2020an Euskal Diasporaren Egunaren edizio birtuala osapatzearen alde egin zuen. Horrela, irailaren 8an ospatu ahal izan zen kanpoan bizi diren euskal komunitateentzat hain garrantzitsua den data honen hirugarren edizioa.

Dantzak, bazkariak, kantuak, euskal kirolak eta beste ekintza ugari egin ziren Euskal Diasporaren Egunaren baitan. Euskal etxeek, euskal komunitateek eta kanpoan bizi diren euskaldunek bideoz grabatu zituzten ospakizun horiek, eta orain grabazioekin laburpen bideo eder bat jaso da sare sozialetan.

Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak euskal etxeetako Euskal Diasporaren Eguneko bideoa aurkeztu dio Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari. Goiko irudian aurki daiteke Euskal Diasporaren Eguneko ospakizunak biltzen dituen bideoa eta albiste honekin batera aurkezpena egiten duena, non Gorka Alvarez Aranburuk azaltzen dion Marian Elorzari Euskal Diasporaren Eguneko bideo hori nola sortu eta egin zen.

Marianek eta Gorkak bihotzez eskerrak eman nahi dizkiete Euskal Diasporaren Eguneko bideoa prestatzen lagundu duten guztiei, haiek egindako ekarpenagatik; euskal gizataldeei, munduko beste gizatalde batzuei eta Argentina, Australia, Belgika, Brasil, AEB, Txile, Kolonbia, Espainia, Frantzia, Peru, Uruguai eta Venezuelako euskal etxeei (hau da 12 herrialdeetako, 55 euskal etxeak).

Euskal etxe eta gizatalde horien guztien izenak bideoko kredituetan jasota daude. Guztiei gure eskerrik beroenak.