Donostia presente izango da 2020. urteko World Travel Market birtualean. Hain zuzen ere, Donostia Turismoak Basquetourren eskutik hartuko du parte eta, Donostiaren proposamen turistikoa zabalduko du bertan:
- Turismo jasangarria
- Kalitatean eta turismoaren benetakotasunean oinarrituta dagoen oreka
- 5 ardatz estrategiko jorratzen dituena:
- Turismo kulturala
- Gastronomikoa
- Kirol arlokoa
- Premiuma
- Kongresuena
Aurtengo WTMren helburu nagusia turismo-industria berreskuratzen eta berreraikitzen laguntzea izango da, hain zuzen ere behar handiena duen unean. Honela, Donostia Turismoak aukera bikaina izango du:
- Konexio komertzialak berrezartzeko eta garatzeko
- Networkingean lan egiteko
- Marka turistikoa eta turismogunea posizionatzeko