Donostian aplikatzeko Smart ideien bila

0

Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bitartez, proiektu eta zerbitzu adimendunen ideien lehiaketa bat jarri du abian, Donostian inguru errealetan probatzeko.

Deialdi honen bitartez, produktu eta zerbitzu berritzaile eta adimendunak garatzea sustatu nahi da, herritarrei onurak ekarriko dizkietenak eta berrikuntza teknologikoari eta tokiko enpresa sarea posizionatzen lagunduko dutenak “normaltasun berrian”.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak, Marisol Garmendiak, adierazi zuenez, “egoera zail honetan, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta Donostia Sustapenak uste dugu komeni dela inguruko enpresa teknologiko eta berritzaileei aukerak ematea, beren proiektuak eta jakintzak dibulgatzen eta horietan aurrera egiten jarrai dezaten, Donostiakoa bezalako inguru erreal batean beren ideiak probatuz. Gainera, hiriak eta bertako biztanleek inoiz baino gehiago behar dituzte beren egunerokoa eta bizi kalitatea teknologiari esker hobetzeko irtenbide berritzaileak. Horregatik da interesgarria deialdi hau, aukera ematen baitu enpresa teknologikoen, Donostiaren eta bertako biztanleen artean loturak sortzeko, normaltasun berriaren mugek sortu diguten egoera hobetzeko asmoz».