Eusko Jaurlaritzak 600 milioi euroko baioa duen laugarren «Euskadi Bonu Iraunkorra» jaulki du

0

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Bonu Iraunkorraren laugarren jaulkipena egin du gaur, 600 m/€-ko balioarekin, merkatuetan aukerarako leihoa antzeman ostean. Izan ere, finantza arloko ziurgabetasuna nagusi den une honetan, eskaria eskaintza baino 3,3 aldiz handiagoa izan da, 1.962 M/€-koa, hain zuzen ere, 16 herrialdetako 120 inbertitzailerekin.

Esleipenaren %72 nazioarteko inbertitzaileetara bideratu da eta %28 estatuko inbertitzaileetara.

Jaulkipena negoziatu ondoren lortu den tasa nominala %0,25ekoa izan da 10 urtera, oinarrizko 9 puntuko spread-arekin. Autonomia Erkidego batek 10 urterako egindako emisio batek inoiz lortu duen tasa txikiena da, eta Autonomia Erkidego batek digitu bakarreko spread-a lortu duen lehen aldia.

Inbertitzaile gehienak Inbertsio Funtsetako Kudeatzaileak izan dira (%56), ondoren Aseguruen eta Pentsio Funtsen sektoreko erakundeak (%23) eta Bankuak eta Banka pribatua (%20) etorri dira. Gainerakoek %1 eskuratu dute.

Finantzatu beharreko kategoriei dagokienez, %86 gizarte arloko programetara bideratuko da, eta %14, ingurumen arloko programetara.

Nazioarteko eskaria deigarria da berriro ere, Austria, Alemania, Belgika, Danimarka, Espainia, Frantzia, Erresuma Batua, Holanda, Italia, Luxenburgo, Monako, Israel, Txekiar Errepublika, Suitza, Irlanda eta Portugalek inbertsiorako interesa erakutsi baitute.

Eragiketaren arduradunak Norbolsa eta BBVA dira, eta Banco Sabadell, Banco Santander, Caixabank, HSBC eta ING erakundeek ere hartzen dute parte.