Gorlizko Ospitaleak bisitak murriztu ditu pazienteen eta profesionalen segurtasuna bermatzeko COVID agerraldi bat detektatu ostean

0

Covid agerraldi baten aurrean profesionalen eta pazienteen segurtasuna bermatze aldera, Gorlizko Ospitaleak birusaren hedapena geldiarazteko prebentzio-neurri batzuk hartu ditu. Neurri horien artean dago bisiten murrizketa, bizitzaren amaierako prozesuan dauden pertsonen kasuan izan ezik, horietarako bisita-bideak gaitu baitira.

Ospitalea ingresatutako paziente guztien eta profesionalen baheketa egiten ari da, birusaren transmisioa eten ahal izateko. Baheketa horren ondorioz, orain arte pazienteen % 20 eta langileen  %10 positiboemn dute positibo. Antza denez, kutsaduraren jatorria bisita batean egon daiteke.

Ospitaleak hainbat neurri jarri ditu martxan:

– Bisitak mugatu egin dira beste abisu bat eman arte, eta, beraz, bide telematikoak eman dira familiarekin batera jarraipena egin ahal izateko. Bizitzaren amaierako prozesuan dauden pertsonentzat, bisita-bideak prestatu dira.

– Prebentzio-neurri gisa, oraingoz ez da ospitaleratze berririk egiten zentroan.

– Kontsultak eta errehabilitazio anbulatorioa murriztu dira.

– Ospitaleko gela guztiak desinfektatu dira.

Gorlizko Ospitaleak pazienteen, senideen eta profesionalen laguntza eskertu du, eta sortutako eragozpenak deitoratu ditu.